"Santa Ageda bezpera dugu / Euskal Herriko eguna / etxe guztiak kantuz / aukeratua duguna" dio kopla zaharrak. Esan eta izan. Dozenaka izaten dira, otsailaren 4ean, kalez kale kantuka ibiltzen diren lagun taldeak. Udalerri askotan gainera, kantu lehiaketa antolatzen dute. Besteak beste, Leioan,
Agate Deuna Kantuen XX. Lehiaketan (doc) izena emateko epea bukatzear dago. Horretan parte hartzeko interesa dutenek bihar daukate izena emateko azken eguna,
Kultur Leioan. Beti bezala, bi kategoria desberdin izango dira, bata 16 urtetik beherakoentzat; eta bestea adin horretatik gorakoentzat. Jarduera eremuak, berriz, lau izango dira: Lamiako, Pinueta, Leioako erdigunea; eta azkenik, San Bartolome / Basañez eta Artatzagane gunea. Talde bakoitzak gehien komeni zaiona aukeratu beharko du. Argazkian, neska-mutikoak Leioako San Bartolome baseliza ondoan abesten.