Leioako ume euskaldunentzako egonaldia antolatu dute Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko urt. 29a, 21:08

Leioako Euskara Zerbitzuak urteko lehen irtenaldia antolatu du, Txilinbueltaka egitasmoaren barruan. Otsailaren 20tik 22ra bitarteko asteburuan, egonaldia edukiko dute neska-mutil leioaztarrek Zarautzeko Igerain aterpetxean. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 4ra arte izena eman ahal izango Euskara Zerbitzuan bertan. Txilinbueltaka programa 1997 eta 2002 bitartean jaiotako Leioako ume euskaldunei zuzenduta dagoela. Informazio gehiago erantsitako pdf-an edota Euskara Zerbitzuan, hau da, Kultur Leioan jaso dezakete nahi duten guztiek. Argazkian, hainbat neska-mutil Zarautzeko Igerain aterpetxean jolasean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun