Hegoaldeko abertzaletasuna zatiturik eta ilusioa pizteko estrategia barik dabilen sasoiotan, txapela kendu behar dugu iparraldeko neba-arreben aurrean. Ideologiek muga bihurtutako berba potolorik gabe, herri moduan bizitzeko dauzkagun beharrizanei erantzun praktikoa emateko antolatu dira. Euskaldunon eskariei erantzuteko estatu jakobinoaren ezintasuna agerian utzi dute. Herri txikiak estatu handietan bizitzearen zentzurik eza azaleratu. Nazio bezala, eta garrantzitsuagoa dena, ordezkatzen duten herriaren gehiengoaren sostenguarekin zutitu dira eraso dietenean.
Euskal biztanle zapalduenak iparraldekoak dira, politikoki, kulturalki zein sozialki. Guztiz logikoa da argia leku ilunenean sortzea. Bada garaia arreta handiagoarekin begira diezaiegun. Kantaren azken hitza "hiltzeko" edo "ohiltzeko" den eztabaidatzen denbora gehiago galdu barik.
Fredi Payak gaurko "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.
