Israelgo beste 13 pertsona hil zirela ere gogoratu dute udal iturriek. Izan ere, nahiz eta Israelen kontrako adierazpena onartu, ikuspuntuak ezberdinak dira alderdi politikoen artean. “Israelgo estatuak hartutako erabaki eta neurriak" ez ezik, "Palestinako miliziak egindako erasoak" ere salatu zituen Gonzalo Garcia EAJren udal taldeko bozeramaileak. Gaineratu zuenez, "bi aldeek erabaki dute gatazka bat konpontzeko biderik txarrena hartzea, armen bidea”. Hala ere, ez dira gutxi Israelen okupazio eta basakeri etengabeen aurrean "herri palestinarrak bere defentsarako duen eskubidea" aintzat hartzen duten eragileak. Baita Hamas legezko ordezkari hautatzeko palestinarrek hartutako erabakia onartzen dutenak ere. Horrela adierazi du astebururo egiten dituen mobilizazioetan Bizkaiko Palestinar Herriarekiko Elkartasun Plataformak. Eta deialdi horiekin bat egin dute Ezker Batuak eta ezker abertzaleak, besteak beste.
Elkarrizketa
Elkarrizketa gatazka konpontzeko erantzuna dela adierazi zuen. Garciaren hitzetan, “aukera hori ez da bakarrik egokia Erdialdeko Ekialderako”. Egoeraren larritasuna dela-eta, bozeramaile jeltzaleak proposatu zuen salaketaren ekimena ez dadila salaketa mozioa onartzera mugatu. Euskal Fondoari 3.000 euroko diru laguntza emateko aukera jarri zuen mahai gainean. Hala nola, tokiko komunikabideen bidez herritarren mobilizazioa sustatzea.
Israelgo armadak Palestinako herriari egindako erasoak eta, bereziki, Gazako sarraskia salatu zuen, osteguneko (urtarrilak 29) osoko bilkuran, Sopelako Udalbatzak. Kontra bozkatu zuen PPk izan ezik, alderdi politiko guztiek adierazi zieten elkartasuna Palestinako herritarrei. Halaber, Europar Batasunari eta Nazio Batuen Erakundeari eskatu zioten erasoen aurkako jarrera argia har dezatela. Nazioarteko komunitateari, berriz, Israelekin dituen harremanak apurtzea galdegin zioten. Sopelako Udalak eduki ditzakeenak, antza, ez zituzten aipatu ere egin. Bukatzeko, biolentzia etetea ere eskatu zuten. “Berun urtua” operazioak iraun zituen hiru asteetan zehar, Palestinako 1.300 herritarretik gora hil ziren, gehienak emakumezkoak eta haurrak. Gainera, 5.300 pertsonek jaso zituzten zauriak. Argazkian, Berta Rodriguez PPren zinegotzia izan zen aurka bozkatu zuen bakarra.