Berriro ere 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte inguruetan. Bilbon zein Getxon horrelakoan harrapatu ostean, abendu hasieran, Leioako Udaltzaingoak gazte bat atxilotu zuen udalerriko hainbat dendatan horrelako billeteekin ordainketak egin dituela egotzita. Oraingoan, azken astean zehar, Erandion hainbat maula saiakera izan direla jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Pertsona batek baino gehiagok (egoera eta toki anitzetan) zenbait saltoki-gunetan erositakoa 50 euroko billete faltsuekin ordaintzen saiatu omen dira. Hori dela eta, joan den astelehenean, urtarrilak 26, Udaltzaingoak Sestaon bertan gizonezko bat atxilotu zuen ONCEko kupoi saltzaile bati eta tabernari bati aipatutako billeteekin ordaindu izana leporatuta. Kasu bietan biktimak konturatu ziren horiek faltsuak zirela eta, segidan poliziari jakinarazi izanak, erraztu egin zuen ustezko maula egilearen atxiloketa. Atzo bertan, emakumezko batek Erandioko ertzain-etxean antzeko maula baten biktima izan zela salatu zuen. Bere bezeroetako batek, erosketak 50 euroko bi billete faltsurekin ordaindu omen zizkion. Argazkian, 50 euroko billetea / Kaioshin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!