Gizon gazte bat atxilotu dute Algortan genero indarkeria delitua egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 2a, 19:10

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo, igandea, Algorta erdialdean, genero indarkeria delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, goizeko 8:20 inguruan, 25 urteko gizonak emakumea iletik heldu eta lurretik arrastaka eraman zuen, atari batean sartzera behartu zuen arte. Poliziak bertara heldu zirenean, atari horren barruan aurkitu zituzten pertsona biak, eztabaidan zeudela. Emakumezkoa negar egiten ari zen. Lepoa gorrituta eta odola zerion zauri bat zeukan ezpainean, iturri berberen arabera. Ebidentzia horien aurrean, ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, genero indarkeria delitua egotzita. Argazkian, azaroaren 25eko kontzentrazioa Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun