Jolasen bitartez jarrera sexistak saihesteko liburua banatuko du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 2a, 19:44

Urtxintxa aisialdi eskolak egindako “Jolasen laborategia” izenburuko liburuaren 100 ale banatuko ditu Getxoko Udal Berdintasun Zerbitzuak. Hain zuzen ere, horren argitalpenean lagundu du tokiko erakundeak, 1.500 euro jarriz. Aleak udalerriko Lehen Hezkuntzako 15 ikastetxeetan, aisialdi taldeetan, euskara elkarteetan, liburutegietan eta ludotekan banatzea. Liburuak hezitzaileak diren guztiei (gurasoak, irakasleak, astialdiko begiraleak…) jarrera sexistak ekiditeko gomendio sortak eskaintzen dizkie, jolasek ezkutuan duten balore karga azalduz, udal iturriek adierazi dutenez. Izan ere, umeek jolasen bitartez bizi diren jendartearen arauak eta portaerak ikasten dituzte, gaineratu dutenez. Jolasak jendartean parekidetasuna eta bizikidetza sustatzeko oinarrizko tresna dira, tokiko arduradunen hitzetan, eta horregatik gomendioez gain, Urtxintxak hainbat jolas eta jolasteko kanta proposatzen ditu. Argazkian, Keltse Eiguren Getxoko Udaleko Aukera Berdintasuneko Saileko zinegotzia.

“Jolasen laborategia” liburua zazpi ataletan dago banatuta, bakoitzean gai bat jorratuz: emakumeen ekarpenak historian, espazioaren banaketa eta erabilera aztertzen, betiko jolasak berreskuratzen, afektibitatea eta samurtasuna praktikatzen, bizikidetza eta talde izaera bultzatzen, gure buruaren irudia indartzen eta komunikazio hezkidetzailea, hurrenez hurren.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun