Musikazaleentzat, otsailaren 14tik maiatzaren 16ra arteko larunbatetan, Andres Isasi Udal Musika Eskolan abesten ikasteko ikastaroa egingo da, bertan, besteak beste, “Ahotsa eta arnasketa”, “Ahots teknika” eta “Errepertorioa” bezalako gaiak landuko dituztela.
Sukaldaritza
“Eraberritzailea izateko” helburuarekin, sukaldaritzaren mundua ezagutzera bultzatu nahi dituzte mutilak eta, horretarako, ikastaro berezia antolatu dute maiatzerako, “La Sarten de Cordeleria” dendan. Bertan, oinarrizko teknikak eta plater arin eta errezetak prestatzen ikasiko dute gazteek. Toki berean, “Munduko gutiziak” ikastaroa egingo dute ostiralero, maiatzaren 7tik 28ra bitartean. Kultura askotako gastronomien arteko topagunea izan nahi du jarduerak.
Kirolak
Neskek, bestalde, skate ikastaro batean parte hartu ahal izango dute maiatzean Arrigunagan. Horretan, kaleko zein pistako mugimenduak irakatsiko dizkiete, baita gorputz babesak ondo ipintzen ere. Kirolarekin jarraituz, ekainaren 1etik 5era surf ikastaroa egingo dute, teoria eta praktika landuz, Barinatxe hondartzan. Bertan, ingurumena zaintzen ere irakatsiko diete.
Argibide gehiago Gazte Informaziorako Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako Etorbidea 98), 944 660 353 telefono zenbakian, gaztebulegoa[abildua]getxo.net posta elektronikoan edo www.getxo.net-en.
Getxoko Udalaren