Indarkeria dela eta, Guatemalako emakumeek bizi duten egoerari buruzko hitzaldia antolatu du ostegun honetarako, otsailak 5, Lagun Artean elkarteak. Getxoko Udalaren Berdintasun eta Garapenerako Lankidetza sailekin elkarlanean, Lilian Wug Nuevos Horizontes (ANH) izeneko elkartearen zuzendariak eskainiko du mintzaldia. Ekimenaren helburua, emakumeek bizi duten indarkeria mota desberdin batzuei aurre egiteko proposamenak elkartrukatzea izango da, udal iturriek aipatu dutenez. Etziko saioa 19:30ean izango da, Algortako Villamonte kaleko kultur aretoan. Hitzaldian Guatemalan dagoen genero indarkeria aztertuko dute; baita indarkeriari aurre egin eta berau prebenitzeko ANH egiten ari den lana ere, indarkeri mota guztiak zehaztuz. Amaieran galderak egiteko txanda izango da. Argazkian, hainbat emakume Guatemalan / El Brujo-antes eapoemex.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!