Agate Deuna bezperan 36 taldek abestuko dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 3a, 17:52

Getxoko Agate Deuna XXIII. Koru Jaialdia ospatuko da asteazken honetan, otsailak 3, eta egunean zehar, 36 taldek tradiziozko kantuak abestuko dituzte udalerriko kaleetan. Ikastetxeetako taldeek zabalduko dute jaialdia, 17 guztira, eskola-ordutegian. Izena eman duten 19 helduen taldeak eta talde mistoak, berriz, 18:00etatik 21:00etara ibiliko dira. Emanaldiak bi gunetan izango dira: Itzubaltzeta / Romon eta Areetan lehenengoa, eta Algortan eta Getxon bigarrena. Beraz, udalerri osoan gozatu ahal izango da tradiziozko kantuez, tokiko kultur iturriek zehaztu dutenez. Bigarren guneko taldeak Algortako Telletxe plazan bilduko dira 20:00etan, guztien arteko kantaldia eskaintzeko. Argazkian, umetxoa Agate Deuna bezperan abesten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun