Zirkulazio noranzkoa aldatu dute Getxoko Jauregialde kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 3a, 20:09

Getxo aldeko Altube kalean egindako aldaketak kontuan izanik, Jauregialde bideko Altube eta Urbasa karriken arteko zatian zirkulazioaren noranzko aldatzea erabaki du Getxoko Udalak. Asteazken honetatik (otsailak 4) aurrera, Urbasara bidean joan beharko dute ibilgailuek, eta ez alderantziz. Hori dela eta, seinaleei adi egotea eta, hobekuntza-lan horiek eragozpenik sortuz gero, barkamena eskatu dute tokiko arduradunek. Gogoratu, Algorta aldean, orain bi aste ezarri zutela noranzko bakarra Alango kalean. Orain, Forutik Martikoenarantz doaz autoak. Bide tarte horretan, ilarako aparkalekuak jarri dituzte kalearen albo batean. Hain zuzen ere, orain gutxi zabaldutako osasun etxera joateko, aipatu kalean utzi ohi zuten kotxea hainbatek "zirkulazioan trabak eraginez", udal iturrien arabera. Horregatik egin dute aldaketa. Argazkian, Getxoko udaltzain bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun