Jende ugari bildu da Barrikan, San Blas eguna ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 3a, 20:11

Jende ugari bildu da gaur Barrikan, San Blas eguna ospatzeko. Udalak jarduera desberdinak antolatu ditu eta, beste behin, jendeak eman duen erantzuna aparta izan da, tokiko agintarien arabera. Goizeko 11:30ean, meza egin dute Andra Mari elizan. Bukatu ostean, barrikoztarrek egun honetan ohikoak diren lokarriak erosteko aukera izan dute, trikitixaren doinuen laguntzaz. Musika presente egon da goiz osoan, hutsik egin gabe. Aurreskua ere dantzatu dute, elizkizunaren ostean. Aurreskuaren ostean, herritarrek hamaiketakoaz gozatu dute, eliz aurrean, berogailuz hornitutako karpapean. Azkenik, arratsaldez, gozokiak banatu dituzte nagusien egoitzan. Argazkian, barrikoztarrak hamaiketakoaz gozatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun