Sopelako turismo bulegoek 8.591 kontsulta jaso zituzten denera 2008 urtean zehar, udal iturrien arabera. Udaletxeko turismo bulegoak 5022 pertsonei eskaini zien laguntza eta Larrabasterrako informazio puntuak 3.569 laguni. Horrenbestez, aurreko urtean baino 593 kontsulta gehiago egin ziren. Bisitari motari dagokionez, ez dago sexu arteko bereizitasunik, 4.327 gizonezkoak izan baitziren eta 4.264 emakumezkoak. Adinaren arabera, berriz, bereizitasun nabariak daude. Horrela, jende helduak egin zuen kontsultarik gehien, 3.753 orotara. Bestalde, 3.013 gazteei eman zieten arreta. Azkenik, bulegoetara hurbildu ziren haurren kopurua 1.095ekoa izan zen eta nagusiena 730ekoa. Guzti horietatik, 3.480 sopeloztarrak ziren. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 2.913 kontsulta egon ziren. Halaber, 1.578 atzerritar hurbildu ziren bulegoetara, bereziki frantziarrak eta Erresuma Batukoak. Azkenik, espainolek egindako kontsulten kopurua 620koa izan zen. Kontsulta gehienak udalerriari lotutakoak izan ziren. Sopelari buruzko informazioa eskatu zen, hala nola, beren hondartzei, ibilbideei eta herrian egin daitezkeen jarduerei buruzkoak. Argazkian, udaletxeko turismo bulegoa inauguratu zuten eguna.