Sopelan jokatuko dute Euskadiko Kick Boxing Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 3a, 20:17

Urko kiroldegiak Euskadiko Kick Boxing Txapelketa hartuko du otsailaren 14 eta 15eko asteburuan. Lehiaketa hori Euskadiko Boxeo eta Lotutako Kirolen Federazioak antolatu du, Sopelako Udala eta Basakick klubaren babesarekin. Larunbatean, kanporaketak jokatuko dira, 16:00etatik aurrera. Igandean, berriz, finalak izango dira, 12:00etan abiatuta. Profesionalak ez diren euskal kirolaririk onenak elkartuko dira bertan, txapela janzteko helburuarekin, bakoitza bere pisuan. Gasteizen jokatutako aurreko Euskadiko Txapelketan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 80 borrokalari bildu ziren. Euskadiko Kick Boxing Txapelketa torneo ofiziala da. Izena ematea libre da federatutako kirolari ororentzat. Argazkian, kick boxing borrokaldia / Basakick.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun