Inauteriak prest dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 3a, 20:23

Sopelako inauteriak jarduerez beteak egongo dira eta adin guztietako jendeak izango du esku hartzeko aukera, tokiko kultur iturriek adierazi dutenez. Beste batzuen artean, tailerrak, jolasak, musika, animazioa eta mozorroen desfilea egongo dira. Aurtengo gaia “Musikaren mundua” izango da. Inauteriak otsailaren 20tik 22ra bitartean izango dira. Gauzak horrela, lehenengo egunean, Ander Deuna ikastolako ikasleen mozorro desfilea egongo da, goizeko 9:30etik aurrera. Ikastolatik abiatuko dira, udal pilotalekura arte. Bertan, jarduera desberdinak izango dituzte neska-mutilek. Zipiriñe eskolako haurrek ere desfilea egingo dute udalerrian zehar, goizeko 10:00etatik aurrera. Gaueko 21:00etan, musika izango da La Joven Mafia txarangaren eskutik. Herriko tabernetatik ibiliko dira. Argazkian, iaz Sopelako pilotalekuan egindako mozorro desfilea.

Otsailaren 21ean, larunbata, haurrentzako jolas anitz izango dira pilotalekuan, 11:00etatik 14:30era bitartean: puzgarriak, ludoteka, Veneziako maskaren tailerra, mozorroen tailerra eta hanka-palu tailerra, besteak beste. Horretaz gain, Uribe Bazterra musika bandak kontzertua emango du herrian zehar, 13:00etik aurrera. Azkenik, otsailaren 22an, igandearekin, mozorro desfilea egongo da pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Parte hartzeko izena eman behar da otsailaren 20ko 21:00ak baino lehen, udaletxeko sarreran edo turismo bulegoan. Desfilearen ondoren DJ Xalborren disko jaia egongo da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun