Gutun Zuria literatur jaialdiaren 2. edizioaren baitan, bihartik larunbatera bitartean, liburuak banatuko dituzte doan, Santutxu, Zazpi Kaleak, Abando, Moyua, Indautxu, San Mames, Deustua, Sarriko, Areeta eta Barakaldoko metro geltokietan. Horretarako tartea 18:30etik 19:30era jarri dute. Aurten, Gutun Zuriak autobiografia eta biografiei eskaini die programazioa, eta idazle, pentsalari eta artista panel zoragarria gonbidatu du: Ismail Kadare, Cees Nooteboom, Paul Preston, Jorge Semprun, Eric Hobsbawn, Bernardo Atxaga, Cristina Rota, Juan Diego Botto, Maria Botto, Arcadi Espada, Mariasun Landa, Carlos Castilla del Pino, Roman Gubern eta Fernando Olmeda, besteak beste. Metroan banatuko diren lau autobiografia liburuek oso perfil ezberdineko bizitzak kontatzen dituzte, XX. mendeko historiako hainbat kultura esparru islatzen dituztenak, Metro Bilbao enpresako iturrien arabera. Argazkian, metro geltoki bat bidaiariz gainezka.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!