Sendi egitasmoaren barruan, hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen asteotarako Egizu Getxo Euskaldun! elkateak, udalerriko haurren aita-amek euskara erabiltzea sustatzeko eta belaunaldien arteko hizkuntza transmisioan eragiteko helburuarekin. Oraingoan, ezaugarri desberdinetako doako lau ikastaro antolatu dituzte, otsailean eta martxoan, seme-alaba zein gurasoentzat. Horrenbestez, inauterietako torradak egiten, patinatzen, magia eta euskal kantak ikasteko aukera edukiko dute guztiek. Izenemateak egiteko edota informazio gehiago nahi dutenek Egizuren egoitzara, Algortako Karitate kaleko 1 zenbakira jo dezakete edo bestela 944 914 357 telefono zenbakira deitu. Argazkian, Sendin ibilitako gurasolagun taldeetako bat / Egizu!
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!