Martxoaren 6tik 8ra egingo du iraupen eski ikastaroa Egizuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 4a, 18:35
Urtero legez, iraupen eski ikastaroa antolatu du Aragoiko Pirinioetako Somport estazioan Egizu Getxo euskaldun! elkarteak; martxoaren 6tik 8ra bitartean, hain zuzen ere. Batzuk eskiatu, besteak mendian elur-erraketekin ibili, asteburua elurretan eta ondo pasatzea da helburua. Bizarra Lepoaneko bazkide zein berbalagun getxoztarrek 105 euro ordaindu beharko dituzte eta 135 euro besteek. Kopuru horren barruan hauxe sartzen da: autobusa, egonaldia (Oroel apartahotelan, Jakan), bi gosari, larunbateko afaria, forfaitak, bi orduko ikastaroa euskaraz egunero, ekipo osoko alokairua eta asegurua. Izena emateko epea otsailaren 27ra arte egongo da zabalik, 944 914 357 eta 619 935 541 telefono zenbakietara deituz edo egizugetxo[abildua]yahoo.com posta elektronikora idatziz. Argazkian, aurten bizkaierazko berbalagun taldea osatu du Egizuk / Bizarra Lepoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun