Martxoaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean bukatuko da Gasteizen
Korrika 16. Uribe Kosta eskualdean eta Erandion, berriz, apirilaren 3an eta 4an izango dugu euskararen aldeko lasterketa. Ongi etorria behar bezala prestatzeko udalerriz udalerri korrika batzordeak osatuko dituzte. Besteak beste, Erandion, otsailaren 11n, asteazkenarekin, egingo dute lehenengo batzarra. Hitzordua 19:30ean jarri dute Bordatxu gazte txokoan, Altzagako San Jeronimo kaleko 14. zenbakian, udaletxeko plazako arkupeetan. Horren bidez, aurtengo edizioari buruzko informazio guztia ezagutzeko, antolakuntzan parte hartzeko eta ideiak emateko aukera edukiko dute bertaratzen diren guztiek. Hala ere, joaterik izan ezean, proposamenak emailez ere bidaltzeko aukera ere badago (
antzine[abildua]euskalnet.net ,
berbotserandio[abildua]telepolis.com). Argazkian, Korrika eskualdean barrena.