Bi gazte atxilotu dituzte Algortan diru faltsuarekin erosketak egiten saiatu direlakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 4a, 19:47

Erandio inguruetan 50 euroko billete faltsuak dabiltzala ohartarazi zuen joan zen astean Ertzaintzak. Atzo arratsaldean, berriz, 30 urteko J.L.P.P. eta 28 urteko D.C.R., Barakaldoko gizonak biak, atxilotu zituen Getxoko Udaltzaingoak, Algortako dendetan erosketak horrelakoekin egiten saiatzea leporatuta. Saltzaile baten deiak ohartarazi zituen poliziak. Izan ere, Ertzaintzak emandako abisuen ostean, "alerta egoeran" daude dendariak, udal iturrien arabera. "Poliziarekiko berehalako harremanari esker atxilotu ahal izan dituzte" barakaldar biak, gaineratu dutenez. Gaur bertan epailearen aurrera eraman dituzte. Hala ere, aipatu dutenez, oraingokoak ez dira Gabonak baino lehen Bilbon zein Getxon aurkitu zituzten kalitate handiko billeteen sortakoak. Orduan gazte bat atxilotu zuten Leioan. Faltsifikazioa maila eskasagokoa da. Argazkian, 50 euroko billetea / Kaioshin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun