Iker Rodrigo lutxanarra Ocaña II espetxera eraman dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 4a, 20:03

Dagoeneko sakabanatu dituzte urtarrilaren 23an Espainiako Poliziak atxilotutako zortzi lagunak. Eli Zubiaga algortarra astelehen goizean atera zuten Soto del Realdik (Madril, Espainia), Kordobako espetxera eramateko, Getxotik 818 kilometrotara. Gaur, berriz, Itzubaltzetan atxilotutako Iker Rodrigo lutxanarra Ocaña II (Toledo, Espainia) kartzelara eraman dutela jakinarazi du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, Etengabe bitakoraren bitartez; Erandiotik 479 kilometrotara, alegia. Bien bitartean, A Lama (Pontevedra, Galizia) espetxean daukate Arantza Urkaregi EHUko irakaslea. Ostiral honetarako, otsailak 6, "salbuespen egoeraren kontrako" ekitaldi politikoa eta manifestazioa deitu ditu Algortan ezker abertzaleak; eskualde mailakoa berau. Arratsaldeko 8etan jarri dute hitzordua, Telletxe plazan. Argazkian, atxiloketak salatzeko manifestazioa Erandion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun