Emakume bat atxilotu dute Leioan 200 eurotik gorako balioa daukaten jakiak lapurtzen saiatu delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 5a, 18:49

Ertzaintzak emakume bat atxilotu zuen atzo arratsaldean, Leioako merkataritza-gune batean, lapurreta delitua leporatuta. Dirudienez, emakumezkoa 227 euroko balioa duten hainbat elikagai lapurtzen saiatu zen, baina merkataritza-guneko zaindariek harrapatu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez. Iturri berberen arabera, jakiak poltsan eta bere arropen artean ezkutatuta zeramatzan. Ertzaintzari gertakariaren berri eman ostean, patruila auto bat tokian bertaratu eta zaintzaileekin harremanetan jarri zen, azken hauek xehetasun guztiak eman zizkietelarik. Poliziak susmagarria identifikatzen saiatu ziren, baina inolako agiririk ez zeramanez, ez zuten lortu. Hortaz, emakumezkoa atxilotu eta polizia egoitza batera eraman zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun