Gizon bati labankada bi eman dizkiote Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 5a, 19:05
"El Correo Español" egunkariko bertsio digitalak zabaldu duenez, saihets aldean bi labankada eman dizkiote gizonezko bati, gaur arratsaldean, Itzubaltzeta / Romoko Kalamua kalean. Antza denez, erasotzailearekin eztabaida bizian zebilen zauritutako laguna. Labankadak jaso ostean, etxera gerturatzea izan du gizonak eta bertatik deitu die larrialdi zerbitzuei. Ertzaintza, Getxoko Udaltzaingoa, DYA eta Osakidetzaren anbulantzia gerturatu dira tokira. Larrialdiko sendaketa egin ostean, Gurutzetako ospitalera eraman dute gizona. Bitartean, inguruetan dabil Ertzaintza, erasotzailearen bila. Argazkian, DYAren anbulantzia bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun