Zarama tasa jaistea adostu dute Getxoko EAJk eta PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 5a, 20:42

EAJ buru duen Udal Gobernuak eta Getxoko PSE-EEk "akordio zabala" lortu dute 2009ko aurrekontuen gainean, Luis Almansa konstituzionalisten tokiko bozeramaileak gaur aurreratu duenez. Hitzarmenaren arabera, %30 gutxiago ordaindu beharko dute getxoztarrek zarama bilketagatik. Saltoki, ostalaritza establezimendu eta bulegoek, berriz, %35eko beherapena izango dute zarama tasan. Azkenik, enpresari berriek %50 gutxiago ordaindu beharko dute lehenengo urtean. Gainontzeko tasa eta zergei dagokienez, obra lizentziaren erdia baino ez dute ordaindu behar izango, Tabakoaren Legea dela eta, establezimendua egokitu behar duten ostalariek. Bitartean, familia ugariek %50eko beherapena izango dute estolderia tasan eta musika eskolako matrikulan. Argazkian, Almansa osoko bilkura batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun