Palestinari buruzko argazki erakusketa antolatu dute Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 6a, 19:50

Otsailaren 15era bitartean, Palestinari buruzko argazki erakusketa izango da ikusgai, Plentziako Izarraitz tabernan. Horretaz gain, hilaren 13rako, ostiralarekin, gai horren gaineko hitzaldia antolatu dute toki berean, Komite Internazionalisten laguntzaz. Solasaldia arratsaldeko 6etatik aurrera izango da. Bi ekitaldiok Plentziako Gazte Asanbladak antolatu ditu. Bitartean, udalerriko neska-mutilek otsailaren 28rako prestatuta zeuzkaten lehenengo inauteri tematikoak, egunez aldatu behar izan dituzte, "antolakuntzarekin zerikusirik ez daukaten arazoak direla medio". Martxoaren 7ra atzeratu dituzte. Data aldaketa dela eta, "baliteke programazioan aldaketak egotea", ohartarazi dutenez. Argazkian, Palestinari buruzko erakusketaren kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun