Otsailaren 23tik aurrera, elikagai manipulatzaile ikastaroa hasiko dute
Behargintza Leioa enplegu zentroan. Izena emateko epea zabalik dago jada. Jakin beharrekoa da ikastaroa tabernetako zerbitzari, merkatal langile eta sukaldarientzat zuzenduta dagoela. Zerbitzariek eta merkatal langileek 50 euro ordaindu beharko dute, eta sukaldariek 70 euro. Hala ere,
Fundacion Tripartita erakundeak diru laguntza eskatzeko aukera emango die lanean dabiltzan ikasleei. Horren arabera, zerbitzari zein merkatariek 7,5 euro jaso dezakete, eta 10,5 euro sukaldariek. Bestalde, Behargintzan izena eman dutenek %30eko deskontua izango dute, eta Leioako Merkatarien Elkartearen kide direnek beste horrenbeste. Informazio gehiago eskatu eta izena emateko, 678 788 792 telefono zenbakira deitu beharko dute interesdunek. Argazkian, Leioako Behargintza.