Goizeko 9ak aldera, bonba-furgoneta leherrarazi dute Madrileko Campo de las Naciones-en eta, lehen informazioen arabera, ez dago zauriturik. Kalte materialal, ordea, handiak izan omen dira. Hainbat albiste agentziek zabaldutakoaren arabera, 7:37an abisua eman du lagun batek ETAren izenean, Madrilgo Gurutze Gorrira telefonoz deituta. Espainiako Poliziak ingurua itxi du ondoren, eta M-40 errepidean eta ondokoetan trafiko arazo handiak sortu dira. Ferrovial Agroman eraikuntza enpresaren egoitzaren aurrean izan da eztanda, Ribera del Loira kalean. Madril hiriko ekialdean dago gune hori. Iturri berberek diotenez, Abiadura Handiko Trena (AHT) eraikitzen ari den enpresetakoa da Ferrovial. Fonorte-rekin batera, Legutiano (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean ari da AHTko lanetan, 2,4 kilometroko tartea eraikitzen. 2006ko abenduan lortu zuen horretarako lizentzia, eta 2010erako bukatzeko epea du. Argazkian, abenduaren 3an Inazio Uria Altuna y Uria enpresako arduradunetakoa hil zuen ETAk Azpeitian (Gipuzkoa), tiroz, eta urtarrileko agirian zioen enpresa hori AHT eraikitzen ari delako egin zuela atentatua /
Urola Kostako Hitza.