Alderdi Popularrak ekitaldi politikoa egingo du bihar Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 7a, 21:11

Igande honetarako, otsailak 8, ekitaldi politikoa antolatu du, Areetako Andres Isasi musika eskolan, Alderdi Popularrak. Horretan parte hartuko dute, eguerdiko 12etan hasita, Antonio Basagoiti martxoaren 1eko hauteskundeetarako lehendakarigaiak eta Esteban Gonzalez Pons Espainiako PPren komunikazio idazkariorde eta Madrilgo Kongresuko diputatuak. Horretaz gain, Anton Danborenea Bizkaiko PPren presidentea eta Marisa Arrue Getxoko PPren burua izango ditu lagun Basagoitik. Argazkian, urtarrilaren 27ko uholdeen ondorengo egunean Algortara egin zuen bisita Basagoitik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun