Espainiako Auzitegi Gorenak gauerdian erabaki du
Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataforma eta Askatasuna alderdi politikoa baliogabetzea, Espainiako Estatuaren Abokatuaren eta Fiskaltzaren helegiteak kontuan hartuz. D3Mk eta Askatasunak "ETArekin eta Batasuna legez kanpoko alderdiarekin harremana" dutelakoan utzi ditu baliogabe Gorenak, eta ezingo dute martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan parte-hartu. Biok orain 48 ordu dauzkate Espainiako Auzitegi Konstituzionalean helegitea sartzeko. Ostiralean hasiko da kanpaina. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, berriz, bihar erabakiko du D3Mren eta Askatasunaren jarduerak eten edo ez. "Demokrazia orain" lelopean, manifestazio batek zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, larunbat honetan, otsailak 14. Aita Donostia plazatik abiatuko da, 17:30ean. Argazkian, ostiralean D3Mk Algortan egindako ekitaldiaren irudia.