Gomendioak:
- Itsasoan eta mendian arrisku jarduerarik edota irteerarik ez egitea.
- Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (lorontziak, arropak esekitokietatik eta abar).
- Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.
- Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.
- Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.
- Errepidetik autoz joatea ekiditen saiatu behar da. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean. Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren informazio telefonoa honakoa da: 902 112 088.
- Zuhaitzetatik, hormatatik edo teilatuetako erlaitzetatik urrun ibiltzen saiatzea eta lanetan dauden edo egoera txarrean dauden eraikuntzetatik urrun ibiltzea.
- Era berean, eta haize-bolada indartsuen ondorioz, zarama Bilketarako Udal Zerbitzuak gauean ez du zarama edukiontzietatik kenduko, horiek mugi ez daitezen. Beraz, herritarrei eskatzen zaie beren sastarrak bihar arte kalera ez jaisteko.
- Oro har, norabait joatekotan, eguraldiaren iragarpen hau aintzat hartzeko eskatzen dizuegu, haize-bolada indartsu horiek eragin dezakeen arriskutik babesteko (zuhaitzak jaustea, haizeak eroandako tresnak), eta arreta berezia jartzeko autoa hartu behar izanez gero.
- Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 944 660 202 (Getxoko Udaltzaingoa) eta 112 (SOS DEIAK).