Ostegunerako inauteriak antolatu dituzte Leioako campuseko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 9a, 19:08

Obrak, segurtasun zaindarien joan-etorriak eta bideokamerak, Bologna prozesua, etxerako lanak eta azterketak, garraio publikoaren garestitzea... Leioa eta Erandioko campuseko ikasleak "kokoteraino" daudela adierazi beharrean daude. Hori dela eta, ostegun honetarako, otsailak 12, jaia eta aldarrikapena uztartuko dituzten Ikasle Inauteriak antolatu dituzte. Gauzak horrela, 15:00etan hasita, mus txapelketa egingo dute kafetegi txikian, sari eta guzti. Egunean bertan egongo da izena emateko aukera, 11:30tik aurrera kafetegian bertan. 17:30ean, berriz, kalejira animatuan abiatuko dira Bilbora; Zazpi Kaleetako 7 Katu gaztetxera, alegia. Bertan, makrotwisterra, kantautoreak, mokadua, karaokea eta abar izango dituzte ikasleek, 19:00etatik aurrera. Argazkian, Ikasle Inauteriak iragartzeko kartela.

Ikasleen oharra:

Unibertsitatea gainera eroriko zaigunaren sentipenaz, seguraten hara eta honako bueltek sortzen diguten espetxean gaudenaren irudiaz, guretzako denbora murrizten diguten lanez, ikasleon hitzaren gainetik Europatik isilean inposatu nahian dabiltzan prozesuaz, gure ikasketak nota huts bilakatzea, mugimendu guztien gaineko kontrolaz, garraio publikoaren garestitzeaz?. Kokoteraino gaude!

Horregatik, aurrez aipaturiko guztiari gure mespretxua adierazteko, jasandakoa jasanda merezi dugulako, egun guztiko egitaraua biltzen duen Ikasle Inauteriak antolatu ditugu Leioako ikasleok.

Arratsaldeko 15:00etan, mus txapelketa izango da Leioako kafetegi txikian, sari eta guzti. Izen emateko aukera egunean bertan izango da goizeko 11:30etik aurrera kafetegian bertan.

17:30ean kalejira animatuarekin batera Bilbora jaitsiera.

19:00etan 7 KATU gaztetxean, makrotwisterrarekin jarraitzeko aukera izango da, ondorengo kantautorearekin gozatu ostean eztarriak berotu eta gu geu izango gara kantuari ekingo diogunak Ixa faktorearekin!

22:30ean lau haizetara zabalduko dugu kokoteraino gaudela.

7 Katu gaztetxera inguratzen direnentzat, giroz apartaz gain, jana eta edana izango da, eta 23:00tatik aurrera ere izango da festarekin jarraitzeko aukera.

Animatu eta zatoz gurekin.

Ah! Inauteri guztietan bezala, beharrezkoa da mozorrotuta etortzea!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun