GGZZko Ikasle Abertzaleen oharra:
Inposaketaren bidean aurrera darrai GGZZko Dekanotzak ikasleon hitzari entzungor eginez. Ikasketa Planak onartu dira. Ikasleon hitzari beldurra dio Dekanotzak. Horren adibide garbia da junta ostiral batez, azterketa garaian eta eguerdiko ordu bietan deitu izana, hau da, inor ez dagoenean unibertsitatean. Hau gutxi ez balitz, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan ospatu beharrean gaurko junta, Errektoretzako Gradu Aretoan egin da. Eta noski, UPVko txakurrak han ziren ikasleon hitza isilarazteko. Bildu garen ikasleok errektoretzara gerturatu garenerako katez itxi dute atea. Junta ospatzen zen bitartean 50 bat ikaslek kontzentrazioa burutu dute Errektoretza kanpoan "Junta hau iruzurra da!" lelopean.
Juntan ikasleok Ikasketa Planak onartu behar ziren puntua kentzeko eskatu dugu baina Alfonso Unzeta dekanoak ez digu kasurik egin. Ikasleoi behin eta berriz leporatu digu parte hartzea bultzatzeko proposamenik egin ez izana. Parte hartzeko bideak egon direla esan eta prozesu guztia gardena izan dela ere esan du. Nork sinesten du hau?
Guk argi utzi diegu beraiek planteatzen duten eztabaida faltsua dela. Izan ere beraiek planteatzen dutena euren unibertsitate modeloa (hau da Bologna) nola aplikatuko den eztabaidatzea da. Esan beharra dago beraiek zabaldu dituzten parte hartzeko mekanismoak ere hutsalak izan direla: GGZZn gauden 2.700 ikasletik beraiek aukeratutako 2 ikasleri baino ez zaie eman aukera euren komisio "parte hartzaile" horretan aritzeko.
Hemengo eztabaida beste bat da: zein da Euskal Herriak behar duen unibertsitate eredua? Guk argi daukagu: euskalduna, demokratikoa eta herriaren mesedetara egongo dena.
Ikasketa Planak onartu dituzte, baina ez dezatela pentsa ikasleok honen aurrean besoak antxume geldituko garenik!
Ikasle borrokaz lortuko dugu!
Bologna gelditu!
Ikasle Abertzaleak (IA)