Palestina izango dute hizpide aste honetan Itzubaltzetan, Algortan eta Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 9a, 21:04

Pasa den otsailaren 1ean Erandion gertatu bezala, Palestina izango dute gai nagusitzat Uribe Kostan aste honetan egingo diren hainbat hitzalditan. Etzi, asteazkena, hilak 11, "Palestina Gazako sarraskiaren ondoren" hitzaldia eskainiko du Askapena erakunde internazionalistako kide batek Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxean. Hitzordua 19:30ean izango da. Hurrengo egunean, ostegunean, 20:00etan, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean mintzatuko dira Jon Etxebarria eta Imad Alsoos. Lehenengoa Askapeneko kidea da eta Israeli boikot kanpainaz arituko da. Alsoos Gazako palestinarrak, ordea, eraso sionista, erresistentzia eta Gazako eguneroko bizitza izango ditu hizpide Gorrondatxe kultur elkarteak antolatutako ekimenean. Azkenik, ostiralean, hilak 13, gai bera izango dute mintzagai igandera arte Palestinari buruzko argazkiak erakusgai dituen Plentziako Izarraitz tabernan. Kasu horretan, Komite Internazionalistako kide bat arituko da solasaldian, arratsaldeko 6etatik aurrera. Bi ekitaldiok Plentziako Gazte Asanbladak antolatu ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun