Bihar helduko da eskualdera Zinegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 10a, 13:44

Uribe Kosta eta Erandiora ere helduko da Bilboko gay-lesbo-trans 6. nazioarteko zinemaldia, otsailaren 11tik 13ra bitartean. Behin Bilboko saioak bukatuta, Hego Euskal Herriko hainbat udalerrietan eskaini ohi dituzte zinemaldira aurkeztutako filmetako batzuk. Gurean, Leioa, Algorta, Berango eta Astrabuduan izango dira emanaldiak. Asteazken honetan, hau da, bihar bertan, "Na koncu ulicy" izenburuko film laburra eta "Senza Fine" film luzea egongo dira ikusgai Kultur Leioan. Etzi beste emanaldi bat hartuko du Leioako kultur aretoak; baita Algortako Villamonteko kultur etxeak ere. Azkenik, ostiralean, Berangoetako kultur etxean eta Astrabuduako Josu Murueta kultur gunean proiektatuko dituzte Zinegoak jaialdiko hainbat lan. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 8etan izango dira, sarrera dohainik. Argazkian, ezkerretik eskuinera, Serafin Llamas, Karmele Merino eta Roberto Caston, Zinegoak jaialdiaren aurkezpen prentsaurrekoan.

Honako emanaldiak izango dira:

Leioa

Kultur Leioan, 20:00etan.

Otsailak 11, asteazkena.
- "Na koncu ulicy", eduki lesbiko gehiago daukan film laburra.
- "Senza Fine", eduki lesbiko gehiago daukan film luzea.

Otsailak 12, osteguna.
- "Gay... et apres", eduki gay eta lesbiko gehiago daukan dokumentala.

Algorta

Otsailak 12, osteguna.
Villamonteko kultur etxean, 20:00etan.
"Familia homoparentalak" zikloa.
- "Homo baby boom", eduki gay eta lesbiko gehiago daukan dokumentala.
- "Every other weekend", eduki gay gehiago daukan dokumentala.
- "Tryout", eduki gay gehiago daukan dokumentala.
- "Pida kiini", eduki lesbiko gehiago daukan dokumentala.

Berango

Otsailak 13, ostirala.
Berangoeta kultur etxean, 20:00etan.
- "From Lucas to Luus", eduki transexual gehiago daukan dokumentala.
- "Out Late", eduki gay eta lesbiko gehiago eta transexual gutxiagoko dokumentala.

Astrabudua

Otsailak 13, ostirala.
Josu Murueta kultur gunean, 20:00etan.
- "Cowboy", eduki gay gehiago daukan film laburra.
- "Campillo, si quiero", eduki gay gehiago eta lesbiko gutxiagoko dokumentala.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun