Abokatu eta isunetarako dirua ateratzeko asmoz, errepresioaren kontrako kontzertua antolatu dute, larunbat honetarako, otsailak 14, Getxoko
Txorimalo gaztetxean. Bertan joko dute 20:00etatik aurrera Materia Gris eta
Itziarren Semeak taldeek. Sarrera 3 eurotan egongo da. Hain zuzen ere, aipatu azken talde horri elkarrizketa egingo diote, gaur iluntzean, Algortako Gazte Asanbladak
Koska irratian gaueko 9etatik aurrera egin ohi duen Gazte Uhinak irratsaioan. Itziarren Semeen diskoa ere zozketatuko dute asteroko lehiaketan parte hartzen dutenen artean. Jartzen duten melodia zein filmetakoa den asmatu beharko dute entzuleek. Bitartean, ostiral honetan, hilak 13, "Drogak larru gorritan" izenburuko hitzaldia eskainiko dute
Askagintzako kideek, Txorimalon. Solasaldia 18:00etatik aurrera izango da. Argazkian, Itziarren Semeak taldea.