"Escrito sobre mi piel" liburua aurkeztuko dute etzi Eztabaidan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 10a, 18:38

Ostegun honetarako, otsailak 12, "Escrito sobre mi piel" izenburuko liburuaren aurkezpena antolatu du Eztabaida autoritarismoaren aurkako guneak. Bertan izango da, 19:30etik aurrera, horren egile Iñaki Astoreka. Liburuan bizitzaren zenbait aspektu jorratzen ditu idazleak prosa eta poesia nahastuta. Astorekak berak marraztutako irudiak osatzen dute lana. Algortako Euskal Herria kaleko 17. zenbakian daukaten lokala 2008ko urriaren 8an inauguratu zuten Eztabaidako kideek, bertan kontrainformazio materialen banaketa, hitzaldiak, debateak, proiekzioak... bezalako ekintzak garatzeko asmoz. Argazkian, Eztabaida gunea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun