Gaur zortzi hasiko dira Korrika prestatzen Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 10a, 18:52

Martxoaren 26an Tuteran hasi eta apirilaren 5ean bukatuko da Gasteizen Korrika 16. Uribe Kosta eskualdean eta Erandion, berriz, apirilaren 3an eta 4an izango dugu euskararen aldeko lasterketa. Ongi etorria behar bezala prestatzeko udalerriz udalerri korrika batzordeak osatuko dituzte. Besteak beste, Erandion, bihar bertan, asteazkenarekin, egingo dute lehenengo batzarra. Hitzordua 19:30ean jarri dute Bordatxu gazte txokoan, Altzagako San Jeronimo kaleko 14. zenbakian, udaletxeko plazako arkupeetan. Algorta eta Getxorako, berriz, hilaren 18an deitu du bilera AEKk. Arratsaldeko 6etan jarri dute hitzordua, Lauaxeta euskaltegian. Argazkian, orain bi urteko Korrika eskualdean barrena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun