"Demokrazia orain" lelopean mobilizazioa izango da bihar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 10a, 19:07

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak gaurko utzi zuen Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataformaren eta Askatasuna alderdi politikoaren jarduerak eteteko edo ez eteteko erabakia, baina atzeratu egin du. Baliteke gaur ez esatea zer neurri hartu duen, auzitegiko iturrien arabera. Bitartean, etorri da Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia, igande gauean: D3Mren eta Askatasunaren hauteskunde zerrendak baliogabetu zituen. Biok orain Auzitegi Konstituzionalera joko dute eta honek erabakiko du haiek martxoaren 1ean Eusko Legebiltzarreko bozetan parte hartuko duten. Guzti hori salatzeko, dozenaka dira egun hauetarako deitutako mobilizazioak. Besteak beste, Algortan, asteazken honetarako, otsailak 11, deitu dute baterajotzea, 20:00etan, Telletxe plazan. Larunbatean, berriz, manifestazio batek zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, 17:30ean Aita Donostia plazatik abiatuta, "Demokrazia orain" lelopean. Argazkian, "salbuespen egoera" salatzeko manifestazioa Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun