Berriro jarri dizkiote oztopoak Askartzako IAri

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 10a, 19:20

Joan den otsailaren 6an, ostiralarekin, Bologna eta EAEko dekretuari buruzko hitzaldia egin zuen Leioako Askartza Claret ikastetxe erlijiosoko IAk, Zuzendaritzak oztopatzen saiatu zen arren. Uribe Kostako IAk azaldu duenez, "ikasleek asanblada egiteko baimena zeukaten, baina azken momentuan zuzendaritzak eta ikasketa buruak hori egiteko baimena ukatu zieten, ikasleoi hitza kenduz. Hala eta guztiz ere, Askartzako Ikasle Abertzaleek aurrera jo eta patioan egitea erabaki zuten". Argazkian, ostiralean egindako asanblada.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun