2008ko maiatzaren 15etik azaroaren 14ra bitartean, 11.531 lagunek erabili zuten
Getxoko Udalak bizikletak maileguan uzteko doako zerbitzua; horiek 31.429 aldiz erabiliz. Keltse Eiguren Ingurumen zinegotziak “oso positibotzat" jo ditu emaitza horiek. 2007an, denbora tarte berean, 2.429 lagunek erabili zuten zerbitzua, bizikleta 5.017 aldiz mailegatuz, tokiko iturrien arabera. Hainbeste jende hurbildu denez, etorkizunean hainbat hobekuntza egitea aurreikusten dute: zerbitzuguneak urte osoan zehar zabaltzea, egunean ordu gehiagotan; bizikleta kopurua handitzea; eta bizikletak hartzeko gune gehiago jartzea, besteak beste. Eigurenek adierazi duenez, "ekimenak duen helburu hirukoitza lortu dugu: enpleguaren sustapena, turismoaren promozioa eta herritarrak mugikortasun iraunkorraz arduratzea”. Argazkian, Landa alkatea eta Eiguren bizikleta gainean.