Itzubaltzetako labankadaren ustezko egilea atxilotu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 11a, 10:32

Getxoko Udaltzaingoak 36 urteko I.M.A. gizon getxoztarra atxilotu zuen atzo eguerdian Areetan, joan den ostegunean (otsailak 5), Itzubaltzeta / Romoko Kalamua kalean, beste gizonezko bati labanaz erasotzea egotzita. Udal iturrien arabera, erasoa gertatu bezain laster zebiltzan horren atzetik. Abiatutako ikerketaren ondorioz jakin zuten udaltzainek, ustezko egilea, hilaren 10etik 15era bitartean joan ohi dela banketxera, langabezi subsidioa kobratzera. Gauzak horrela, atzo bertan atzeman zuten I.M.A. zelatan zeuden poliziek, Paulino Mendibil kaleko sukurtsal baten barruan, beste lagun batekin 500 euro ateratzen zegoela. Atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun