Etxetik desagertuta zegoen 14 urteko neska aurkitu du Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 11a, 10:44

Getxoko Udaltzaingoak amaren etxetik desagertuta zegoen 14 urteko neska bat aurkitu berri du. Udal iturriek jakinarazi dutenez, tokiko poliziek horrela eskatuta hurbildu zen komisariaraino gaztea. Adin txikiko neska espedientea zabalik dauka Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuetan, gaineratu dutenez. Oraingoan, Adin Txikikoen Fiskaltzaren esku utzi dute. Argazkian, Getxoko udaltzain bat motor gainean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun