Algortan hainbat laguni egindako erasoaren ustezko egileak identifikatu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 11a, 11:06

Getxoko Udaltzaingoak, joan den asteburuan, Algortan hainbat laguni egindako erasoaren ustezko egileak identifikatu ditu. Udal iturrien arabera, lekuko batek eta erasotako lagunek emandako datuei esker jakin dute, ustezko erasotzaileek ihes egin zuten autoen jabeak nortzuk diren. Gertaerak igandean, otsailak 8, jazo ziren, 3:50ak aldera. Bertaratutako udaltzainetatik batzuk zaurituekin geratu ziren, Gurutzetako ospitalera eraman behar zituen anbulantzia heldu arte. Bitartean, beste bi patruila autok ihes egindako ibilgailuen bila hasi ziren. Lehenik eta behin Renault Clio autoa identifikatu zuten; eta Nissan Vanete furgoneta grisa ondoren, udaltzainekin zihoan biktimetako baten laguntzaz. Aipatu datuok epaileen esku utzi dituzte, salaketarik egotekotan. Argazkian, Getxoko udaltzainen autoa errepidea mozten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun