Bihar etxebizitzari buruzko hitzaldia emango diete gazteei Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 11a, 11:17

Getxoko Udalaren Gazteria Zerbitzuak etxebizitzari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du. Gauzak horrela, ostegun honetan, otsailak 12, eta hilaren 17an egingo dituzte saioak Algortako kultur etxean, Villamonten. Biak ala biak 18:00etan hasiko dira. Biharko hitzaldian “Etxebizitza eskuratzeko jakin behar den guztiaz” hitz egingo du Iker San Roman Ayala Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako ordezkariak. Etxebizitza lortzeko moduak aztertuko ditu, erosketa eta alokairu moduez hitz egingo da, bakoitzak dituen abantaila eta desabantailez, erraztasun eta zailtasunez. Batez ere, zalantzak argitzen saiatuko da, tokiko iturriek zehaztu dutenez. Argazkian, Algortako Etorbideko 68. zenbakiko Tangora etxean dago Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzua.

Datorren asteartean, otsailak 17an, hitzaldiaren leloa “Etxea erosi nahi dut: zer jakin behar dut?” izango da. BBKko Ana Echevarria Fernandez hizlaria dela, kreditu hipotekarioa zer den eta zein ondorio dituen, interes tasez eta egungo egoeraz arituko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun