Dagoeneko Valentzian daukate Txabi Moreno

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 11a, 18:34

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren Etengabe bitakoraren irakurle batek jakinarazi duenez, Txabi Moreno preso sopeloztarra Valentziako espetxean dago jada, eta asteburuan amarekin bisita izango du. Dirudienez, Sopelakoa ere den Olga Sanz kartzela horretara eraman behar dute, baina momentuz Soto del Realen (Madril, Espainia) daukate eta "auskalo han geldituko den edo beste lekuren batera urrunduko duten". Martin Etxegarai berangoztarrarekin egin bezala, joan zen ostiralean atera zituzten Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxetik Moreno eta Sanz. Valentziako espetxea Sopelatik 630 kilometrotara dago. Argazkian, presoen aldeko mobilizazioa Berangon.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun