Askatasuna alderdi politikoaren helegitea baino ez zuen onartu atzo Espainiako Auzitegi Konstituzionalak,
Demokrazia 3.000.000 (D3M) hautesle plataforma aurkeztutakoari "eduki konstituzionala falta" zitzaiola argudiatuta. D3Mk berriro sartu zuen helegitea eta auzitegiak gaur onartu du tramiterako. Konstituzionalak bihar gaueko hamabiak arteko epea izango du erabakia hartzeko, orduan hasiko baita kanpaina. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak, berriz, atzeratu egin zuen atzo D3Mren eta Askatasunaren jarduerak eteteko aukerari buruzko erabakia. Ez zuen jakinarazi noiz arte. Bitartean, larunbatean, otsailak 14, manifestazio batek zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, 17:30ean Aita Donostia plazatik abiatuta, "Demokrazia orain" lelopean. Argazkian, "salbuespen egoera" salatzeko manifestazioa bat Algortan.