Bihar emango du bigarren entrenamendua euskaraz Koikilik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 12a, 13:57

Getxoko futbol taldeen entrenamenduetan euskara sustatzeko bigarren saioa emango dute, ostiral honetan, otsailak 13, Koikili Lertxundi Athleticen jokalariak eta Mikel Aramaio Athletic Fundazioko entrenatzaileak. Boluako futbol zelaian egingo dute, 19:00etatik 21:00etara bitartean. Bizkerre klubeko kadeteek, neskak zein mutilak, parte hartuko dute. Lehenengo saioa aurreko ostiralean, hilak 6, izan zen. Koikili egoteak ikusmin handia sortu zuen eta, antolatzaileek adierazitakoaren arabera, “helburua bete egin zen gaztetxoek euskaraz entrenatu baitzuten”. “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” lelopean, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatu du ekimena. Argazkian, Koikili Lertxundi Athleticen jokalaria Getxoko Euskara Zerbitzuaren "Euskaraz Bizi" kanpainako kamiseta jantzita.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun