Gaur, Torturaren Aurkako Egunaren bezperan mobilizazioak izaten ari dira hainbat fakultatetan. Erandio eta Leioako campusean 30 ikasle inguru bildu dira bertan antolatu den elkarretaratzean, "Torturari ez" lelopean. Bihar, berriz, zazpi mobilizazio izango dira Uribe Kosta eskualdean. Arratsaldeko 8etan, Algortako Telletxe plazatik abiatuko da manifestazioa. Ordu berean, mobilizazioak izango dira Leioako Boulevardean, Berangoko Gudarien plazan, Itzubaltzeta / Romoko Kolasen, Plentziako "Pirulin", Sopelako frontoiaren aurrean eta Urdulizko BBVAren ondoan. Argazkian, campuseko elkarretaratzea / Gaztesarea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!