"Legea bete baino ez" dutela egin dio Sopelako alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 12a, 19:54

Sopelako ezker abertzaleak egindako salaketak ukatu zituen atzo Imanol Garai alkateak. Jelkideak adierazi zuenez, "ez gara azpijokoan ibili. Gaspar Egiluzek ondo baino hobeto zekien zinegotzi edo Getxoko funtzionario publiko artean aukeratu beharko zuela". Garairen arabera, ez da EAJ izan ustezko bateraezintasuna mahai gainean jarri duena. "Udalbatzaren erabakia izan da", udal agintariaren hitzetan. Aipatu zuenez, "Gaspar udaltzaina den Getxoko Udaletik heldu zen probidentzia. Guk hori bideratu dugu, legea beteaz". Sopelako alkateak gaineratu zuenez, "ez dut ulertzen nola jarri gaituzten kinka honetan. Dagoeneko funtzionario publikoa zela utzi zion kargua hartzen Hauteskunde Batzordeak. Guk, ordea, bitarteko langilea zela uste genuen". Argazkian, Imanol Garai alkatea udal batzar batean bozkatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun