D3M eta Askatasuna balio gabe utzi ditu Auzitegi Konstituzionalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2009ko ots. 13a, 12:56

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu D3Mren eta Askatasunaren defentsak jarritako helegiteak. Haien zerrendak baliogabetzeko prozesu judizialean ez du oinarrizko eskubideen urraketarik ikusi. Gorenaren igandeko erabakia berretsiz, balio gabe utzi ditu martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako. Baina, atzo bertan Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ziurtatu du ezker independentistek haien aukera bozkatzen ahalko dutela. Auzitegi Konstituzionalak erabakiaren berri ematen zuen bitartean, alderdi gehienek kanpainan sartu dira. Bitartean, larunbatean, otsailak 14, manifestazio batek zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, 17:30ean Aita Donostia plazatik abiatuta, "Demokrazia orain" lelopean. Argazkian, "salbuespen egoera" salatzeko manifestazioa bat Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun